"Heldu da ordue": Agur Blogger!
''Heldu da ordue...''. Gatibu talde gernikarraren kanta batek dinoan moduan. Bitakora hau zarratzeko ordua heldu da eta ni banoa oroitzapen zaharretatik ihesi... momentua bizi nahian. Baina ez dot agurrik esango, baizik eta gero arte, danok dakigun legez, Ostertzak, irudimenak bezala, ez daukalako mugarik. Gainera, ostera ere, Ostertzan murgiltzeko aukera eukiko dozue Goiena.net orrialdean blog barri bat sortu dodalako bertan lan egiten dabenei esker.
Hasteko, eskerrak emon behar deutsadaz blog barri hau sortzen lagundu deustienei, kriston lana egiten dabelako Euskal Blogosferak aurrera egin daian.
Bitakora barri bat egiteko gogoa euki neban, askotan pentsatu eta azkenean egin dot. Bi motatako bitakorakaz egin dot lan (Litterakoagaz eta honegaz) eta esperientzia onuragarriak izan diran arren, klasetik kanpoko eta pertsonalagoa zan bitakora batean idatzi gura neban. Asmo honegaz, ezagutzen neban blog komunitate batean, Goiena.net blog komunitatean hain zuzen, bitakora sortzea erabaki neban. Blog barriak bloggerreko izen bardina eukiko dau: Ostertza. Eta ostera ere galdetuko deustazue: zergatik Ostertza? Murgildu zaiteze Goienako Ostertzan eta ulertuko dozue...
Hauxe da blog barriaren helbidea: Goienako Ostertza barria.










