Zergaitik beti triste?
Orain, badakit nora joan ziren haizeak eroan ebazan ametsak; galduak zirala uste nebazan ametsak agertu dira ostera ere... Batzuk zoriontasun eta aldaketaren eraginez bueltatzea erabaki eben eta beste batzuk, ostera, galduak dira betiko. Kilometro franko egin ebezan ametsak, inoiz ezagutuko ez dodazen lekuetan egon ziranak, orain, benetako ametsak dira.
Eta bihotz horren zatitxu txikitxuak, modu ulertezinean, bueltatu dira. Gutxinaka-gutxinaka zatiak alkartuz joan nintzan dana osatzen dauan kolagaz. Eta horrela, puzzlea konponduta, taupaden soinua entzuteko gai izan nitzan... pum pum, pum pum, pum pum...
Orain dana itxaropen bilakatu da. Hau gertatzen danean, beti gura izan dodan dana lortu dodala emoten dau: ilusioak, ametsak, pentsamenduak... eta gutxinaka-gutxinaka lehen izan nintzan pertsonan bilakatuko naz. Hau maitasuna ez badan... zeiñek azalduko deusta zer dan?
