Besarkada beroa
Eta besarkada bakar batek zenbat adierazten dauan, beso horiek zeure gorputza inguratu eta laztanduz. Babestuta sentitzen zara orduan, bildurra sentitu barik, zeure maitasun ametsean murgildurik.
Bera da, ez beste inor, bera da, ezin deutsu miñik emon. Eta horiek begiek ezin dabe maitasuna besterik adierazi, begi inuzente horiek ezin deutsue minik emon. Baina bildurra sentitzen dozu, bera ete da? neure ametsen jabe, neure askatasunaren giltzaren jabe, zoriontasunaren ispilu, baita tristetasunaren eragile askotan ere... bera ete da? Hori bakarrik berak daki. Erraza da ordea pertsona batek gura zaituan jakitea, begiradak dana dino eta. Begirada batek, askotan, sarritan, oso maiz, bi hitzek baino askoz gehiago balio dau.
Eta orain, euria da eta malkoek bere gorputzetik ihes egin nahian korrika doaz, zergaitik ete da? Nik edozer emongo neuke bere gorputza sentitzeagaitik, ezin uler daiket tanten jokaera... ulertezina da. Izan leiteke malkoek norbait dabela itxaroten eta, euriaren indarrak bortxatu egiten dituanez zure kontra jotzen, zuk banatu egiten dozuzala zeure gorputzetik, zeure bihotzetik... bai, hori izango da arrazoia...
Nik ezin dot imaginatu zeure gorputza ez dan bat laztantzen, zeure begiak ez diran batzuei begira, zeure ahoa ez dan bati mosu emoten, zeure ezpainak ez diranak buztitzen, zeurea ez dan bihotz batean neure askatasunaren giltza gatibu egoten... ezin dot neure etorkizuna zu barik ikusi... ezinezkoa egiten jata.

Gainera oso gozoak dira besarkada horiek.
6:17 PM
bai gozoak bai, baina tristeak be askotan... sentitzen dozunien hurrengo egunien ezingo dozuzela beso horiek sentidu... gogorra da baie bueno lagun batek esateztelez beti: bizi ein bida momentue! jeje
4:18 PM
Ezinezkoa iruditzen zaiguna batzutan denborarekin gertatzen da. Hala ere maitasuna sentimendurik politena da. Oso ondo idatzita dago irakurlearen bihotzaraino iristen zara.
9:17 PM
Eskerrik asko Usaia! Asko eskertzen dodaz zeure erantzunek! Mosu handi bat
10:26 PM