<< Literatura, bizitzeko modua besterik ez da >> J. Sarrionandia

2005-06-02

Zertarako idatzi?

Nik, benetan, literatura bizitzeko modua dala uste dot, Sarrionandiak esaten eban legez. Literatura ikasi, bai, egiten dala, baina bizi ere egin behar da. Gustuko badozu bizitzeko modu bilakatzen da. Niri, behintzat, bizimodu bilakatu jata.

Hasi irakurriz eta idatziz amaitu, hori izan da neure bizimodua. Onartu beharra dot irakurtzeko nahiko alperra izan nazela beti, baina idazteko, ez. Triste nagoanean, goibel sentitzen nazenean idatzi besterik ez daukat. Eta benetan gustuko ez dodana zer edo zer behartuta egitea da. Hori da irakurtzeko alperra izatearen arrazoi nagusia. Eskolan, institutuan... betidanik irakurtzera behartu gaituez eta zer lortzen dabe horregaz? guk irakurtzea? ez, guztiz kontrakoa. Nik ez dot behartuta inoiz ez irakurri, horretarako ez neban irakurri beharrekoa irakurtzen eta listo.

Askotan ere amorrua emoten deusta irakasleek esaten dabenean: idazle famatu bat irakurri! onena da! nobel saria dauka! mundu guztian ezaguna da! Eta zer? Ez al dira ezagutu gabeko idazle on asko? Nik esango neuke bat baino gehiago dagozala. Horregaitik nik idaztera animatzen dot jendea, benetan literatur lan txar bat egitea oso gatza da eta. Sortutako horrek beti zentzua eukiko dau, izen leike bakarrik zeure pertsonarentzako zentzua eukitzea, baina esangura garrantzitsua izango da, horretaz ziur egon, norbaitek ulertuko dau zeure lana eta baloratu ere egingo dau.

Arestian esandako guztiagaitik, ez ahaztu, idatzi! Norbaitek, mundu honetan -sarritan injustua dan arren-, baloratuko dau zeure lana.

4 Erantzun:

Anonymous Janire Enzunza (e)k esaten dau...

Hola majisima! Guztiz ados nau idatzitakoagaz. Bestalde, barriro zoriondu gure
deutsut zure idazteko eragaitik. Ia laster famatue eiten zaren ta danok daukien
zure gauze politek irakurteko aukerea. Holan segidu, beti aurrera!Benga maja,
mosutxu handie Plentzitik.

9:39 PM

 
Blogger usaia (e)k esaten dau...

Kaixo Janire! Animatzen gaituzu. Nik betidanik irakurri dut eta idatzi dut baina beti niretzako eta ia beti erderaz. Orain blog bat euskeraz idaztera animatu naiz. Nik txikitatik euskara ikasi nuen baina orain Salamancan bizi naiz. Euskara ikasteko eta Euskal Herria itzultzeko asmoak dauzkat. Muxux

7:25 PM

 
Blogger Janire Rodriguez (e)k esaten dau...

Pozten naz zugaitzik Usaia. Oniño idaztera animetan zaitzut e, jeje. Normalien erderaz egin dozun arren euskeraz be badakizu, baze oso ondo idazten dozu. Animo! Muxux bai!

1:17 PM

 
Blogger Itoiz Navarro (e)k esaten dau...

berdin diot!

6:49 PM

 

Publicar un comentario en la entrada

<< Orrialde nagusia