<< Literatura, bizitzeko modua besterik ez da >> J. Sarrionandia

2005-08-25

Oheko berotasun hotza

Oheko berotasun hotza

Hitzekin jolastu,
letrekin zoratu,
emozioa izkutatzen duzu
ta azkenean askatzen duzu...
gatibu zaude ametsetan,
zoriontasuna mozorratu
ta tristetasuna
irensten duten ametsetan.

Samurtasunak laztantzen
ta nostalgiak urratzen dituzu
ta pasioa edaten duzun bitartean
desioen isaratan biltzen zara.
Iluntasunean bilatzen duzu
esperantza,
berarekin oheratu ta
zeure erotasunean
maitasuna egiten diozu
torturatzen ta
, aldi berean,
maitatzen zaituen
bakardade zentzugabean.

Gauero, zurekin ohera
doan horrek
iluntasunean laztantzen
ta bakardade zentzugabean
laguntzen zaitu.


4 Erantzun:

Anonymous e2017* (e)k esaten dau...

sedate me, sedate me, sedate one more time...

gu ere hemendik gabiltza!Ondo izan.
e2017*

www.amestu2017kolore.blogspot.com

3:44 PM

 
Anonymous Julen (e)k esaten dau...

Oherotasunaren laguntza ezkutua.

7:11 PM

 
Blogger Patxi (e)k esaten dau...

Oso polita Janire.

Etorri, azkenean etorri, eta asmatu!

Eskerrikasko!

1:30 AM

 
Blogger Janire Rodriguez (e)k esaten dau...

Joe mille esker! Pozten naz zeure gustukoa izateaz. Ie hurrengoak be gustukozuzen, jeje.

5:25 PM

 

Publicar un comentario en la entrada

<< Orrialde nagusia