<< Literatura, bizitzeko modua besterik ez da >> J. Sarrionandia

2005-06-26

Erortzen...

Baina, trankil, erortzen zarenean beti dago igotzeko aukera...


Gero eta urrunago,
hainbat eta tristeago,
gero eta hurbilago,
hainbat eta zoriontsuago.

Eta gaur ere
hitzekin jolasean nabil:
maite zaitudalako
zaitudalako maite.

Tulunbiotik behera, iluntasunera,
egunetik gero eta urrunago,
gauatik gero eta hurbilago
lurretik gora, izarretara.

Eta preso izan nahi dut, bai,
horregatik behera noa,
gero eta beherago...
gero eta beherago sentitzen naiz
eta banoa, bai...
banoa,
banoa,
banoa...


2005-06-23

Urrunegi... hurbilegi...

Bildurra daukat
eta istorio hau ezin liteke benetakoa izan.


Etorkizuna gorroto dot.


Baina, ez.
Ez da gertatuko, orain ez, behintzat.
Badakit erantzuna ezetz dala.

Eta ez, ez, ez, ez dot hainbeste horretan... pentsatu gura.
Zertan?

Zer gertatuko dan ez jakiteak amorrua eragiten deusta!


Etorkizuna gorroto dot...


Urruntasuna gero eta hurbilago sentitzen dot, zugandik hain urrun, eta, aldi berean, hain hurbil... Begirada batek ez dau ezer esaten, eta, aldi berean, dana dino, euri tantak zeure aurpegian eta altxor baten mapak adierazten daben bezala...

2005-06-02

Zertarako idatzi?

Nik, benetan, literatura bizitzeko modua dala uste dot, Sarrionandiak esaten eban legez. Literatura ikasi, bai, egiten dala, baina bizi ere egin behar da. Gustuko badozu bizitzeko modu bilakatzen da. Niri, behintzat, bizimodu bilakatu jata.

Hasi irakurriz eta idatziz amaitu, hori izan da neure bizimodua. Onartu beharra dot irakurtzeko nahiko alperra izan nazela beti, baina idazteko, ez. Triste nagoanean, goibel sentitzen nazenean idatzi besterik ez daukat. Eta benetan gustuko ez dodana zer edo zer behartuta egitea da. Hori da irakurtzeko alperra izatearen arrazoi nagusia. Eskolan, institutuan... betidanik irakurtzera behartu gaituez eta zer lortzen dabe horregaz? guk irakurtzea? ez, guztiz kontrakoa. Nik ez dot behartuta inoiz ez irakurri, horretarako ez neban irakurri beharrekoa irakurtzen eta listo.

Askotan ere amorrua emoten deusta irakasleek esaten dabenean: idazle famatu bat irakurri! onena da! nobel saria dauka! mundu guztian ezaguna da! Eta zer? Ez al dira ezagutu gabeko idazle on asko? Nik esango neuke bat baino gehiago dagozala. Horregaitik nik idaztera animatzen dot jendea, benetan literatur lan txar bat egitea oso gatza da eta. Sortutako horrek beti zentzua eukiko dau, izen leike bakarrik zeure pertsonarentzako zentzua eukitzea, baina esangura garrantzitsua izango da, horretaz ziur egon, norbaitek ulertuko dau zeure lana eta baloratu ere egingo dau.

Arestian esandako guztiagaitik, ez ahaztu, idatzi! Norbaitek, mundu honetan -sarritan injustua dan arren-, baloratuko dau zeure lana.

2005-06-01

Besarkada beroa

Eta besarkada bakar batek zenbat adierazten dauan, beso horiek zeure gorputza inguratu eta laztanduz. Babestuta sentitzen zara orduan, bildurra sentitu barik, zeure maitasun ametsean murgildurik.

Bera da, ez beste inor, bera da, ezin deutsu miñik emon. Eta horiek begiek ezin dabe maitasuna besterik adierazi, begi inuzente horiek ezin deutsue minik emon. Baina bildurra sentitzen dozu, bera ete da? neure ametsen jabe, neure askatasunaren giltzaren jabe, zoriontasunaren ispilu, baita tristetasunaren eragile askotan ere... bera ete da? Hori bakarrik berak daki. Erraza da ordea pertsona batek gura zaituan jakitea, begiradak dana dino eta. Begirada batek, askotan, sarritan, oso maiz, bi hitzek baino askoz gehiago balio dau.

Eta orain, euria da eta malkoek bere gorputzetik ihes egin nahian korrika doaz, zergaitik ete da? Nik edozer emongo neuke bere gorputza sentitzeagaitik, ezin uler daiket tanten jokaera... ulertezina da. Izan leiteke malkoek norbait dabela itxaroten eta, euriaren indarrak bortxatu egiten dituanez zure kontra jotzen, zuk banatu egiten dozuzala zeure gorputzetik, zeure bihotzetik... bai, hori izango da arrazoia...

Nik ezin dot imaginatu zeure gorputza ez dan bat laztantzen, zeure begiak ez diran batzuei begira, zeure ahoa ez dan bati mosu emoten, zeure ezpainak ez diranak buztitzen, zeurea ez dan bihotz batean neure askatasunaren giltza gatibu egoten... ezin dot neure etorkizuna zu barik ikusi... ezinezkoa egiten jata.