Maitasun karta
Maitasun poema hau gaur aurkitu dot altxorren ganbaran eta espero dot zuen gustukoa izatea:
Minutuak
zeure argazkiari begira,
hotzikarak barnetik dantzan,
begiak geldirikan,
neure burua ezin ulerturik.
Zer ete dozu hori sentiarazteko?
beti alaitzeko edo laguntzeko...
baina beti zu, zu, zu...
zu zara zarena eta maite dodana.
Idatzitakoa paranoia bat da,
baina sentitzen dodan paranoia.
Bi hitzek sentitzen dodana
adierazteko balio dabe,
baina ez zu zer zaren azaltzeko.
Maitasuna hitzetik hortzera
ibili arren,
zu desbardina zara,
maite zaitut, noski,
baina hori baino gehiago da,
azalezina,
neure ondoan bizitzeko
behar dodana zara.
Askotan esaten deustazu:
"arraroa da maite zaitut
zeure ahotik entzutea!",
baina neure sentimenduak
beste pertsona guztien
modukoak dira.
Nik nireak argi daukadaz
eta ozen esango dot:
maite zaitut eta harro nago!
Anonimoa
zeure argazkiari begira,
hotzikarak barnetik dantzan,
begiak geldirikan,
neure burua ezin ulerturik.
Zer ete dozu hori sentiarazteko?
beti alaitzeko edo laguntzeko...
baina beti zu, zu, zu...
zu zara zarena eta maite dodana.
Idatzitakoa paranoia bat da,
baina sentitzen dodan paranoia.
Bi hitzek sentitzen dodana
adierazteko balio dabe,
baina ez zu zer zaren azaltzeko.
Maitasuna hitzetik hortzera
ibili arren,
zu desbardina zara,
maite zaitut, noski,
baina hori baino gehiago da,
azalezina,
neure ondoan bizitzeko
behar dodana zara.
Askotan esaten deustazu:
"arraroa da maite zaitut
zeure ahotik entzutea!",
baina neure sentimenduak
beste pertsona guztien
modukoak dira.
Nik nireak argi daukadaz
eta ozen esango dot:
maite zaitut eta harro nago!
Anonimoa










